We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bidea dugu helmuga

by Larregi Bidea dugu helmuga

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Oroitzapenak 00:30
2.
XX. mendearen amaieran heldu ginen gu mundu inperfektu hontara Liburuetan soilik ezagutu dugu diktadura anker batek suposatu zuena Ongi etorria zara, beldurrik gabe aurrera Jolas egiteko kanikak kalera atera zituzten azken haurrak izan gara Non gelditu ote da musika zintetan altxor gisa genuen garai urruti hura? Ongi etorria zara, beldurrik gabe aurrera... Oraina eta geroaren arteko zubia eraiki dugu guk aurkitu izan genuen mundua baino leku hobea behar dugu Komunikatzeko bide berrienak zabaldu zizkigun teknologiaren giltzak botoi bat klikatu ondoren mundua parez-pare zabaltzen omen zaigu logelan Gure belaunaldia da, errastasunez josia Borrokatu gabe nahi digun guztia eskura jasotzeko izan gara heziak Aldarrikapen hitz ugari ahoan bete gabe utzitako iraultzen aroan. Gure belaunaldia da, errastasunez josia...
3.
Bat-batean hor agertu zara beti bezain lirain, beti bezain tente lurretik metro bira zatoz oinez Inguruko begi guztiak zeuri adi egongo baitira beti bezala, nora bestela? Nork lapurtu zizun bihotz erdia? non galdu zenuen irribarrea? izotza bezain hotza zara, sentimenik gabekoa larrosarik ukiezinena Ispiluaren aurrean sentitzen zara zoriontsuena bera baituzu lagun minena Dena den, gauzarik zailena beti izango da zure izaera mingots-garratza ezkutatzea. Zeure burua lar maite duzu baina, txoriz beteta daukazu!!
4.
5.
INDARBERRITZEN Ezin zaitut ikusi, ezin zaitut ukitu bai, ordea, sentitu muga gabe gozatu Ezaguna egiten zait hotzikara gozo hau zirrara honek harrapatu egiten nau Ta orain ez dut utzi nahi indarberritzen ari naiz dosi berri behar dut indarberritzen ari naiz Sormenaren iturritik tantarik tanta doinu ta hitzak sortuz ideiak finkatuz Bost axola zait niri zure iritzia senaren bidea da bide zuzenena Ta orain ez dut utzi nahi indarberritzen ari naiz dosi berri behar dut indarberritzen ari naiz
6.
Etxean ikusitakoa laster ikasi zuen haurrak benetako zoriona bidea bera zela Urratsez urrats beti gorantz lehiarik gabe borrokan, bizitzari zentzu bat emanez Ametsak jaiotzen diren tokian bera zen askea Laino guztien gainetik zihoanean zorionaren giltza zuen eskuan izarretatik gertu azkenean (bis) Zergatik? zergatik? galdetzen zizuten sarritan Nola azaldu zenezakeen zure maitasuna bertan aurkitzen zenuen bizi poz handiena, askatasun osoa
7.
Eskutitza 00:53
8.
Nire bidearen amaiera gertu dela udaberria lorerik gabe dator jada Iraganean katigatuta dut oroimena bakarrizketan, inor ez dago nire alboan Denboraren altzoan lokartuta hauskorrak dira orain oroitzapenak non zaude? nora joan zara? Zimur txarrenak ikusteko zailenak dira bakardadeak marrazten ditu bihotzean Inoiz bazatoz nire eskua heldu gogor nor izan nintzen, zer izan ginen oroitzeko Denboraren altzoan lokartuta hauskorrak dira orain oroitzapenak non zaude? nora joan zara? Atzera bueltarik gabeko egoera honetan itxaropenik ba ote? zu gabe, zeozer ote? laztan arrotzen artean , agortuz doaz nire egunak pixkanaka-pixkanaka banoa bakardadean
9.
Lasai txiki, amets txar bat besterik ez da izan beldurrik gabe jarraitu lotan Araurik gabeko sasoi odoltsu hura aspaldikoa da Baina nire barnean oroitzapenak bizirik dira ama baten negarra bere semea galtzerakoan Heriotza, lainoen artetik behera sirena hotsak amets bakoitza lehertzen zuen garai ilunean Botere banaketa berrien goseak pizten du beti sua herrian Bandera bat defenda nahi izatea aitzaki hutsa da
10.
Nigandik gertu, nigandik urrun zaitut orain irudimenak bere hegoetan aske narama Ezin dut jakin, ezin dut jakin nola eutsi gogo biziak bere eskuetan harrapatu nau Zalantzen itsasoan berriz murgiltzen hasia naiz noraezean noa orain helmuga argi barik Zure azala ukitzean, begiei erreparatzean, soilik aurkitzen dut behar dudan argia Nigandik gertu, nigandik urrun zaitut orain irudimenak bere hegoetan aske narama Ezin dut jakin, ezin dut jakin nola eutsi gogo biziak bere eskuetan harrapatu nau Konturatzen hasita nago gakoa zera dela: sentitu nahi dudana baino nahi gabe sentitzen dudana Zure azala ukitzean, begiei erreparatzean, soilik aurkitzen dut behar dudan argia
11.
Galtzaileak 03:25
Gehiengoaren ongizatea lortzeko nahia agindu zuten baina haizeak begirunea eta hitz oro eraman zituen Haien kontzientzia garbi dutela esango dute lotsatu gabe alfonbrapean zabor guztia ondo gordetzen baitdakite …ta gu halabeharrez Galtzaileak gara beraien eskuetan baldin bagaude diru-zaleak, gezurti hutsak, lotsagabeak itsutu egin dira botera da euren ametsa, euren gogoa helmuga bakarra Sarea botatzen dutenean Bertan harrapa zaitzakete men egin txintxo eta pastel zati bat eman ahalko dizute Interesaren arabera, gaurko zuria, bihar beltza eta herriaren kontura poltsikoak goraino beteta. … ta gu halabeharrez
12.
Esperoan 04:08
Gero, bihar, etzi… etorkizunaren zain beti helburu handienak aurretik Laster gehienetan berandu izaten denean kontuz, zerbait oker dabil Esperoan, beti esperoan oraina badoa ihesean gauza txikien balioa ikustezin bihurtzen da Hauskorregia da zeharkatzen dugun zubia bat-batean eten daiteekena Eta biharrak dakarrena dakarrela ere geroa hemen hasten da Ta biharraren zain gaude beti zain burua-bihotza urrunean ta biharraren zain, beti zain

about

2012ko udan zehar grabatu eta nahastu dugu Bilboko Koba estudioan

- Lan honetan zenbait kolaborazio berezi daude: Unai Uribe (Zain), Iban Agirregoikoa (Materia Gris) edo Erika Ricoy (Materia Gris ohia), besteak beste.

credits

released October 24, 2012

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

Larregi Göppingen, Germany

LARREGI talde bizkaitarra gara, 2008an Lemoan sortua. 2010ean gure lehenengo CDa kaleratu genuen eta argitalpem horri eskerrak 2011an GAZTEA irrati emisoraren Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi genuen.

Pasa dan urrian gure disko berria kaleratu genuen BIDEA DUGU HELMUGA izenburupean.


Gure belaunaldia
www.youtube.com/watch?v=kykm9Vs-2Ek
... more

contact / help

Contact Larregi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bidea dugu helmuga, you may also like: