Harro bizi euskeraz

by Larregi harro bizi euskeraz

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

about

Hona hemen, Harro Bizi Euskeraz abestia.
Lemoako Euskera Planarekin elkarlanean egin dugun kanta honetan herriko elkarte eta taldeetako pertsonak izan dira protagonista eta abeslari. "Harrobi izin, geroa izin!"

2013ko azaroan Grabasonic estudioan (Berango) grabatua eta nahastua.
Musika: Larregi + Iban Agirregoikoa (pianoa).
Hitzak: Larregi eta Lemoako Euskera Plana.

lyrics

"Hau", "hori" edo "hura"
aldapaz beteta dago bidea
baina ezina ekinez lortzen omen da

Alkarren lekuko gara
alkarri emanez bizi gara
Berak egiten gaitu eta guk bera

Harro bizi euskeraz
harrobi izin, geroa izin
egunero errotzen dan hitza maitatu, hitza arnastu
Harro bizi euskeraz,
harrobi izin, geroa izin
Lemoan ereiten gabiltza

Danok dogu zeresana
danon esku dago zeregina
Berbak ematen dozku hizkuntzaren giltza

Zure ahotik atera dan doinu eder hori entzun gura dot
Lotsa barik egizu, zainduz, maitatuz

Harro bizi euskeraz
harrobi izin, geroa izin
egunero errotzen dan hitza maitatu, hitza arnastu
Harro bizi euskeraz,
harrobi izin, geroa izin
Lemoan ereiten gabiltza

Geuk dogu giltza!

credits

released December 5, 2013

license

tags

about

Larregi Göppingen, Germany

LARREGI talde bizkaitarra gara, 2008an Lemoan sortua. 2010ean gure lehenengo CDa kaleratu genuen eta argitalpem horri eskerrak 2011an GAZTEA irrati emisoraren Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi genuen.

Pasa dan urrian gure disko berria kaleratu genuen BIDEA DUGU HELMUGA izenburupean.


Gure belaunaldia
www.youtube.com/watch?v=kykm9Vs-2Ek
... more

contact / help

Contact Larregi

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Harro bizi euskeraz, you may also like: