PANTOMIMA

by LARREGI

/
1.
Zuloan 03:26
2.
Ostruka 03:14
3.
57 03:03
4.
5.
Eroalea 04:45
6.
7.
Toxikoa 03:21
8.

about

PANTOMIMA

credits

released October 1, 2015

LARREGI “Pantomima” (Baga-Biga, 2015)

“Pantomima” diskoa pasa den apirila eta maiatza bitartean grabatu eta nahastu genuen Usurbilgo Higain estudioan Haritz Harreguy-rekin. Masterizazioa Juan Hidalgo-k burutu zuen Madrilgo MasterTips estudioan eta lanaren diseinua Bea Sierra-Sesumaga-k egin digu.

Ekoizpen hau gure 2. lan luzea da (3.argitalpena guztira) eta 9 abesti berri ditu. Estilo aldetik, aurrekoak bezala, rock eta punk-rock melodikoaren bidetik doa. Konposizio labur eta zuzenak, melodia eta estribilloei garrantzi handia emanez.

Lanaren kontzeptua: esan bezala, izenburua Pantomima da. Izan ere, gure eguneroko bizitzan pantomima eta itxurakeri ugari bizi ditugu edonon. Kalean, lanean, famili-giroan, politikagintzan... maskara batekin joaten gara sarritan eta modu horretan gure gabezi eta beldurrak ezkutatzen saiatzen gara.

Kantak borobiltzeko asmoz, zenbait kolaborazio berezi izan ditugu (biolontxeloa, teklatuak...) eta ahotsei dagokienez, gonbidatu berezi bi: bata euskal rockaren abeslari mitiko bat (Xabi "Urtz"), eta bestea gaur egun EHn egiten den rockaren ordezkari gaztea (Pello “Eskean Kristö”). Biak ala biak, musikalki miresten ditugun pertsonak dira.


Taldearen ibilbidea
LARREGI taldea 2008ko abenduan sortu zen Lemoan. Garai hartan hirukote bezala eman genituen gure lehenengo urratsak, eta handik gutxira, 2010ean, gure lehenbiziko maketa argitaratu genuen. 6 abestiko lan hark ate berriak zabaldu zizkigun eta, besteak beste, GAZTEA irrati emisorak Euskal Herri mailan antolatzen duen Maketa Lehiaketako "Entzuleen saria" irabazteko balio izan zigun.

2012an, Bilboko “Koba” estudioan gure lehen disko luze autoekoiztua grabatu genuen: "Bidea dugu helmuga" . Melodiei garrantzi handia emanez, rock kutsuko hamabi abesti berrik osatu zuten lan hura.

2014ko azaroan Azkue Fundazioak antolatzen duen “Banden Lehia” txapelketa irabaztea lortu genuen eta sari horrek kriston bultzada eman digu azken hilabeteetan. Izan ere, sari horri esker, disko berri bat grabatu eta aurtengo BBK Live-n jotzeko aukera izan dugu. Hori gutxi balitz, datorren azaroan Bartzelonan ospatzen den “EHSona” jaialdian jotzeko aukera izango dugu ere.

Denboraren joan-etorriarekin, taldekideen artean zenbait aldaketa izan dira eta gaur egun Iñigo Santos (baxua eta koruak), Unai Santos(gitarra eta ahots nagusia), Jokin Uriarte (gitarra eta koruak) eta Markel Atutxak (bateria) osatzen dugu Larregi.

license

tags

about

Larregi Göppingen, Germany

LARREGI talde bizkaitarra gara, 2008an Lemoan sortua. 2010ean gure lehenengo CDa kaleratu genuen eta argitalpem horri eskerrak 2011an GAZTEA irrati emisoraren Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi genuen.

Pasa dan urrian gure disko berria kaleratu genuen BIDEA DUGU HELMUGA izenburupean.


Gure belaunaldia
www.youtube.com/watch?v=kykm9Vs-2Ek
... more

contact / help

Contact Larregi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like PANTOMIMA, you may also like: