We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Larregi

by Larregi

/
1.
Bide bat (free) 03:55
Zutitu eta oinez hasi baino lehenago katamar hasi ginen mundu hau arakatzen Eta kolpe bakoitza hartu dugun neurrian ikasitako dena gorde dugu barnean Aukera bakarra norberak egiten du bere bidea ez dago besterik aurrera jo beharrean gara beti helmugarik ote da? zein da gure azken helburua? makina bat galdera jakin nahiko nuke nik erantzuna Eta urteak badoaz gu konturatu gabe bizitako uneak garena sortu dute Denbora dugu lagun ibilbide honetan berak argitzen digu nor den otso nor ardia
2.
Ispilua (free) 04:23
Badira igaro behar ez diren marra ikustezinak behin zeharkatuta atzera bueltarik ez dutenak Badira arrakalak sortzen dituzten hitz oso zorrotzak ustekabean mina ematen digutenak Gozoa zena mikaztu egiten da izar guztiak amatatuz doaz gardena zena zikindu egiten da uste ugari usteldu egin dira Ispilua apurtzen den une berean bere islada galdu egiten da alperrikakoa milaka zati berreraikitzea
3.
Korapiloa askatzen (free) 04:00
Laino ilunenek bete dute gaurkoan zerua itxaropen hitzak desagertu, ihes joan dira Zaila izaten da negar egin, oihukatzea sentimen guztiak borborka gaur etengabean Zauri bako mina gure baitan dagoen artean ikasi behar da sarri jauzi eta berriz altxatzen Aurrera jarraitu, malkoak lehortuz behin izandakoa berriz izan arte Aurrera jarraitu, mamuak baztertuz behin izandakoa berriz izan arte
4.
Gogoan izan (free) 04:07
5.
Azken arnasa (free) 04:40
Oinutsik jaio nintzen ere zure antzera baina zu ez bezala oinutsik jarraitzen dut Zeru bakarraren azpian mundu bi desorekan goseak isildu dituen oihu ozenak Azken arnasa hartu baino lehenago lur zati hau atzean utzi nahiko nuke zuk margotzen duzun mundua ikusteko benetako itxaroena zer den jakiteko Haize beroa nabari dut azalean begien aurrean dudana ikustean Lurralde honetatik harago zeozer ote dago? ezer ez daukanarentzako gutxi dena da ...ta zuk ordea dena daukazula dena eskura ematen dizutela kexu zara, beti protestaka etengabean Azken arnasa hartu baino lehenago zure mundua ikusi, sentitu nahiko nuke
6.
Minutu bakar batez (free) 03:21

credits

released July 31, 2010

license

tags

about

Larregi Göppingen, Germany

LARREGI talde bizkaitarra gara, 2008an Lemoan sortua. 2010ean gure lehenengo CDa kaleratu genuen eta argitalpem horri eskerrak 2011an GAZTEA irrati emisoraren Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi genuen.

Pasa dan urrian gure disko berria kaleratu genuen BIDEA DUGU HELMUGA izenburupean.


Gure belaunaldia
www.youtube.com/watch?v=kykm9Vs-2Ek
... more

contact / help

Contact Larregi

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Larregi, you may also like: